XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, izarra zahartuz doan neurrian erdiguneko tenperatura igo egiten da eta neutrinoen eraketa-erritmoa gero eta azkarrago hazten da.

Neutrinoen ihesari dagokion energi jarioak garrantzi handiagoa hartzen du orain.

6.000.000.000ampdeg; C-ko tenperatura kritikoa lortzen denean (Txiuren kalkuluen arabera) jarioa hain da handia, non erdialdeko nukleoko erreakzio nuklearrak ez bait dira gauza izarraren kolapsoa galerazteko.

Erdiguneko nukleoan gertatzen den energi galeraren kausa edozein izanda ere (burdina helio bihurtze-prozesuaren bapateko hasiera edo neutrinoek sorterazitako energi jario oparoa), ondorioa bi kasuetan izarrean bapateko kolapso katastrofikoa da.

Kolapsoan zehar izarraren kanpoaldeko geruzak konprimatu egiten dira.

Baina geruza hauek badute erregai nuklearrik oraindik eta baita hidrogenoa ere gainazalean bertan.

Hidrogeno honek gainazaleko tenperaturetan ez luke sekulan fusio-prozesua pairatuko, ezta izar beroenekotan ere; baina konpresio-beroaren laguntzaz izarrean gelditzen den erregai guztia piztu egiten da.

Baldintza normaletan ehundaka mila urterako aski izango litzatekeen energia, denbora tarte labur batean kanporantz irradiatzen da.

Supernobek izar masatsuetatik nano zurietarainoko trantsizioa benetan errepresentatzen badute, Karramarroaren nebulosaren erdigunean nano zuri batek egon beharko luke dudarik gabe.

Izan ere, puntu horretan badago izar txiki-txiki eta urdinska bat (nano zuri izateagatik espero zitekeen bezain beroa).

Nano hau Walter Baadek 1942.ean detektatu zuen lehenbiziko aldiz.

Mendelaurden batez nano zuritzat izan da kontsideratua, ondoren beste nortasun bitxiagoa egotzi zaiolarik.

Nebulosa planetarioak supernoba-motako leherketen hondarrak direla egia bada, nebulosa horien erdian ere (edo hauetako batzuetan behintzat) nano zuriek egon behar dute.

Nebulosa planetarioen erdialdeko izarrak izar zuri-urdinska dira kasu guztietan, nano zuri berri xamarretatik espero zitekeenez berriz diogu.